XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GUTUNEN ZOKOA

Izartegi, aukera bakarra Iruñean

Utz dezagun alde batera haur-eskola edo haurtzaindegiak zein nolako funtzioa betetzen duteneko eztabaida.

3 hilabete edo 13 hilabetetik hasi eta 3 urterainoko iruindar haurrei zuzenduriko espazio errekurtsonk dira.

Modu publiko edo pribatuan eskeini behar deneko gaia ere antzua litzateke dagoeneko, bai Nafar Gobernuak bai Iruñeko Udalak zerbitzu hori bere gain bait dute dala urte batzu.

Zergatik ez dute modu bateratuan antolatu?

Beraz zerbitzuak badira.

Nahiz eta hauetara hurbiltzeko ahaleginak barne-barneratua behar duen, hain da neketsu paper eta agiri prestaketa!

Baino horretaz gain, etsipena ere badatorkio edonori zein aukera gutti dagoen ikustean.

Erakunde publikoetatik 12 haur-eskola besterik ez da eskaintzen.

Eta euskarazkoa bat, Izartegi.

Bi kopuru hauek aspaldidanik irmo eta geldirik diraute.

Zer dela eta?

Dagoeneko, martxoko izenemate hasieran zuen asmoa bere hortan utzi du zenbait pertsonak, bere haurrak posibilitaterik izango ez duela aurreikusiz.

Baremoen kontua ere hor tartean: Egokiak al dira?.

Nik, eskaera zehaztean, Izartegiri eman diot lehentasuna.

Urtero, haurrak euskalduntzeko aukera honek eskaera multzo handia jasotzen duela jakinda eta eskaintzan kopuru zabalpenik planteatzeke dagoela aurreikusita ere, zerrendan jarri naiz. Zai.

Eskoletako izenemate datuak eskuratu ditut artean.

Zonalde mixtoan gurasoetatik lautik batek (%25) euskarazko irakaskuntza (D eredua) hautatzen duela agertzen da bertan.

Horretaz gainera, euskarari buruzko jarrera baikorra isladatzen dute Iruñeako biztanlegoaz eginiko hainbat ikerketek, eta besterik ezean, Euskararen Legeak hiritarron hizkuntz eskaerak haintzakotzat hartzen dituela aitortu beharko du edonork.

Bada, eta harira lotuz, zenbat haurrek izango dute aurten Izartegi haur-eskolako aukera?

Eskaera egiten duen gurasoak, bai eta etsiturik bidean gelditutakoak, lortzen al dute 3 urte bete artean bere haurrak euskalduntzeko Izartegi ez den beste baliabide edo modurik?

Hainbat galdera, arazo mardula eta borondate osoz aztertu beharrekoaz.

Hobekuntzak, aldaketak?

Hainbat erantzun eta adierazpen Udaletxe eta Gobernuaren esku, hasieran behintzat.

OLATZ MUÑOZ ARRIETA

IRUÑEA